gaztelania | euskara

BODEGAS AZPEA

Bodegas Azpea S.L. 2000. urtean Ilunberriko hiribilduan, Nafarroan, sorturiko izaera familiarra duen upategia da.

Ardoarekiko maitasuna kulturatik datorkigu eta lurra lantzeko jarduera familiatik. Aspaldidanik errotuta dago herrian ardoaren kultura, gure etxean zein herriko beste hainbat etxeetan, ardoa egin izan da aspaldidanik, bai edateko zein salmentarako.Nafarroako herri zaharrenetarikoa da ardoa egite,. K.o. I mendean Plinio Zaharrak ardo egile herri bezala definitu zuen eta gaur egun ohitura eta dedikazio berdinarekin jarraitzen dugu.

Nekazariak garen moduan naturari garrantzi handia ematen diogu, harekin bizi garelako eta berari esker bizirauten dugulako, eta horregatik egiten ditugun ardo guztiak nekazaritza ekologikoan daude oinarrituta eta etorkizun hurbilean nekazaritza Biodinamikoan. Berariazko pertsonalitate eta kalitatezko ardo bat eskainiz gure bezeroei, benetako ardo Nafarra eginez eta gure lurraren zaporeei men eginez.